2007/05/12

JOKINEN KASUA

Jokinek bere burua bota zuen Hondarribiko murraila batzuetatik 2004ko irailaren 21-ean 14 urte besterik ez zituela. Pentsa ezazue mutikoak zer nolako infernua bizi izan zuen honela bukatzeko.
Gaztea barnerakoia zen, ordenagailuak asko gustatzen zitzaizkion eta oso ikasle fina zen eskolara huts egiten hasi zen arte. Ez zuen,ordea, huts egiten ikasteaz nekatu zelako ikaskideen irainen eta jipoien beldur zelako baizik. Jipoi gehiago jasotzearen beldurrez, gainera, ez zen inori ezer esatera ausartu.
Irain hauek nahi gabe (deskonpozizioekin zebilelako) kaka praketan egin zuelako hasi ziren eta ez zuten bi egun edo hilabete iraun ez, hurrengo kurtsoan eskolara bueltatu zenean irainak jipoi bihurtu ziren. Gogorkeria hau udan kanpaleku batzuetan Jokin eta bere "lagunak" porroak erretzen zeudela monitoreak harrapatu zielako etorri zen, Jokin ere zigortua izan zen arren, bera izan zela zalataria leporatzen ziotelako.
Ikaskideek, gainera, mutikoak bere "beharrizanak" gainean egitearen urteurrena ospatu zuten gela komuneko paperaz apainduz eta hori gutxi izango balitz irakasleak Jokini esan zion hori dena batzeko. Nolakoa zen irakasle hau? Nola liteke irakasle batek holakorik egitea?
Irain eta jipoi guzti hauek oraindik bizi guztia haurretik zeukan mutiko baten heriotzarekin bukatu ziren, lehen aipatu bezala.
Jokinek bera aritzen zen "chat"-ean honakoa idatzi zuen bere buruaz beste egin baino lehen "Libre oh libre. Mis ojos seguiran aunque paren mis pies" (hankak gekditu dizkidaten arren, nire begiek aske jarraituko dute).

BULLYING-ARI BURUZ GIZARTEAN DAUDEN USTEAK.

Buying-ak, berau jasaten duen pertsonan, eragin esanguratsu bat izan arren, oraindik, batzuek, ez diote eman behar zaion besteko garrantziarik ematen. Helduek ez dakite zehazki zer den Bullying-a eta ondorioz ondokoa pentsatzen dute:
  • "Umeen gauza da". Honek, Bullying-a ez dela zerbait txarra pentsatzea dakar, gauza arrunta dela, umeak bai hitzez eta baita fisikoki ere oldarkorrak izatea. Baina burututako ikereketen arabera, erasotzeko joera ez da berezkoa, zerbait ikasia baizik.
  • "Neskak ez dira Bulliak". Ikerketek, ordea, kontrakoa esaten dute. Egia da neskek ez dutela mutilek bezala biktima erasotzen eta beraien artean tratu txarrak batez ere hitzezkoak izaten direla, baina kasuak ematen dira. Bullying-a nesken artean bigarren hezkuntzan areagotu egiten da.
  • "Hitzek ez dute inoiz minik ematen". Egindako ikerketen arabera, hitzek naiz eta ubeldurarik ez atera edo hezurrik ez hautsi, nahaste emozional sakonak sor ditzakete, hauek bizitza osoan iraun dezaketelarik. Umeek txikitatik ikasten dute beraien hitzek jendea min dezaketela.
  • "Bullying-a umetako berezko joera bat da". Ez dago ezer berezkorik erasotua izatean. Bullying-a berezkoa dela uste da asko ikusten den kasu bat delako. Beste batzuei egiten zaien erasoa, bai fisikoa eta baita hitzezkoa ere ez da bere horretan utzi behar umeak direlako, hor esku-hartu behar da.
  • "Pertsona batzuek erasotuak izatea merezi dute". Umearen jarrera ez da bera jotzeko arrazoi bat, alderantziz, ume bat besteekiko desnerdina bada errespetuz tratatu behar zaio eta adeitsua izan behar da berarekin.
  • "Bullying-ak umeak gogorragoak egiten ditu". Bullying-ak ez du iñor gogorragoa egiten, alderantziz, ahuldu egiten du biktima bere autoestimua jaitsiz eta antsietatea areagotuz.
  • "Irakaslearengana norbaitek jo egin zaituela esaten joatea, ele mele batekin joatea da". Umeek ele mele baten eta zerbait serioa esatearen arteko diferentzia ulertu behar dute, hau azaldu egin behar zaie. Biktimak erasotua izan dela ez aitortzeak, erasotzailea babesteko eta bereak egiten jarraitzeko baino ez du balio.
  • "Txantxa bat besterik ez da izan". Ume gehienak noizbehinkako biktimak izaten dira. Minik ematen ez duten txantxak ez dira bullyingtzat hartzen, baina txantxetan aritzea Bullying bihurtzen da ezintasun bat duen umeak txantxa baten biktima izan dela eta horren helburua bera mintzea izan dela ulertzen ez duenean.

2007/05/09

JOLASEN AZALPENA.

AURKEZPEN JOLASAK
"Ezuztekoen kutxa"
Talde guztia borobilean esertzen da. Bat zutik jartzen da eta bere izena esaten du "Ni Mikel naiz". gero bere ezkerretara dituen lau gelakideen izenak esaten ditu urrunen dagoenetik hasita "Iban, Jokin, Iraia, Ane". gelakideak aurkezten doan einean, hauek zutundu eta jesarri egin behar dira "ezuzteko kutxa" bat balira bezala. Gero Mikelen eskuinaldean eserita dagoen umeak berdina egin behar du.
Parte hartzaileen adinaren arabera, jolasa aurrera joan ahala, aurkeztu behar diren pertsonen kopurua handituz joan daiteke.
Hazgura daukat...
entzutean, bere ondoko pertsonak esan behar dUmeak borobilean jartzen dira. Lehenengo pertsonak dio: "Imanol naiz(ume bakoitzak bere izena esan behar du, noski) eta sudurrean (edo beste gorputz atal batean) hazgura daukat". Hauu "Imanol da eta sudurrean hazgura dauka"(sudurra hazkatzen dion bitartean). Gero Imanoli hazgura egin dion umeak "Maria naiz eta besoan hazgura daukat"... Horrela gelakide guztiak parte hartu arte.
"Esan azkar izena edo harrapatuko zaitut"
Umeak korroan jartzen dira bat izan ezik, hori erdian jarriko da paperezko pelota bat edo zerbait biguina eskuan duela. Ondoren, korroan dagoen pertsona batek izen bat esago du Jon esaterako eta Jonek beste izen bat esan behar du erdian dagoen pertsonak duen pilotak ukitu baino lehen, berandu badabil, bera izango da erdira joango dena.
GELAKIDEAK EZAGUTZEKO JOLASA
Habia
4 edo 6 pertsonako taldeak egiten dira.
Talde bakoitzak " fitxa bezala erabiliko duen objetu bat bilatuko du eta orri batean jarriz honen "habia" edo hasierako laukitxoa egingo dute. Hasten den taldeak dadoa jaurtiko du ; 4 ateratzen bada, hasierako laukitxoaz gain beste lau lauki egin beharko dituzte eta beraiek aukeratutako objetua azken laukitxo honetan jarri. Hemen kontakizun bat kontatu beharko die gelakideei( sentimendu bat azaldu, iraganeko gertakizun bat, bidaia bat kontatu...) eta ez baldin badute nahi, froga bat jarri beharko dute.
Ondoren, beste talde batek jaurtiko du dadoa eta laukitxo berean eroriko dira edo
beste lauki berri batzuk sortuko dituzte.
BAIEZTAPEN JOLASAK
Kiribila

Taldekideek kate luze bat egiten dute. Muturretako batean dagoen pertsona bere baitan biraka hasiko da hurrengoarekin elkartuz, denak besarkada gogor batean geratu arte.
Eman buelta arrautzopilari
Bikoteak egin behar dira eta bietariko bat lurrean etzan behar da, ahosgora eta besteak ahosbehera jartzen ahalegindu behar du. Gero zutik zegoena etzanda jartzen da eta besteak eman behar dio buelta.
Betaurrekoak
Zenbat kide hainbat betaurreko behar dira (kartulinekin, alanbrearekin,...eginak). Betaurrekoek ezaugarri batzuk izango dituzte, talde bereko kideek ezaugarri bera duten betaurrekoak izango dituztelarik: konfiantzaren betaurrekoak: "denak fiatzen dira nitaz", jakituriaren betaurrekoak: "beti daukat arrazoia", bakardadearen betaurrekoak :"inork ez nau onartzen" etab.
Partaide bakoitzak bere betaurrekoak dituen ezaugarriekin ikusi behar du errealitatea eta gero sentitu duena eta ikusi duena adierazi behar du.
KOMUNIKAZIO JOLASAK
Marrazkien diktaketa
Bi talde egiten dira eta talde bati irudi geometriko sinpleekin osatutako marrazkia duen kartulina bat ematen zaio. Talde honek beste taldeari marrazkia nolakoa den adierazi behar dio eta bertako kideek entzundakoarekin marrazkia burutu behar dute. Ondoren komunikazio arazoei buruz hitz egiten da eta irudi biak alderatzen dira.
Urtebetetzeen lerroa
Parte-hartzaileak beren urtebetetze egun eta hilabetearen arabera ordenan jarri behar dira lerro batean, baina beraien artean hitzik egin gabe komunikatu behar dira.
KOOPERAZIO JOLASAK
Ahulki bat gutxiago esku bat gehiago
Jolas tradizionalean bezala baina hemen pertsonak kanporatu beharrean ahulkiak kanporatzen dira. Musikarekin batera ahulkien inguruan dantzan egiten da. Musika geratutakoan denak jesarri behar dira baina ahulki gabe geratu den kideari leku bat egin behar diote. Horrela 4 edo 5 ahulki geratu arte, zeintzuetan parte-hartzaile guztiak zutik geratu behar diren eta abesti bat abestu behar duten.
Oinetako bidaiariak
Parte-hartzaile bakoitzak zapata bat kentzen du eta multzo batean jartzen dituzte. Ondoren bakoitzak zapata bat hartzen du eta askatu gabe, korro bat egiten dute eskutik helduz. Bukatzeko zapata bakoitza norena den argitu behar dute, tokitik mugitu gabe eta zapata jabeari itzuli behar diote.
ARAZOEN EBAZPENERAKO JOLASAK
Adeitasun pasabidea
Korro bat egiten da eta parte-hartzaileek beraren eta korroko beste baten artean(bere parean dagoena) lotzen dituen soka bat dutela imaginatu behar dute, soka horrek bikoteak aurkari bihurtzen dituelarik. Guzti hau kontutan hartuta honako mimika saioak egin behar dituzte:
  • Soka tenkatu.
  • Sokatik tiratu, baina, noski, besteak bere horretan eutsi behar du.
  • Alde bietatik gogor tiratu baina soka puskatu egiten da eta biak lurrera erortzen dira (komunikazioa eten egiten da).
  • Soka konpondu egiten dute baina oraingoan arazoa bata besteagana hurbilduz konpontzen dute.
  • Hurbiltzen direnean lekuz aldatu behar dira baina kideei edukazioz pasatzen usteko eskatuz.
Dramatizazioa:"berdina nahi dugu!"
Bi bolondres ateratzen dira eta irakasleak egoera gatazkatsu bat proposatzen die "autobusean sartu zarete eta biok eseri nahi duzue, baina eserleku bakarra dago hutsik, orduan, batak besteari argudioak eman behar dizkio norbera jesartzeko."Irakasleak bati burugogorraren papera egiteko esaten dio, hortaz, ezta arazoa konpontzeko prest agertuko.
Bukatzean ikusleek eta beraiek egoera komentatuko dute.



IKASKETA ETA KONBIBENTZIA (JOLASAK).

Bullyin arazoak baztertzeko, garrantzitsua da gelan sentimenduak lantzea (erlazio egoki bat garatzea pentsamendu eta sentimenduen artean):
  • Norberaren emozioak ezagutzea.
  • Emozioak bideratu eta kontrolatzea.
  • Norbera motibatzeko kapazitatea izatea.
  • besteen emozioak ezagutzea eta ulertzea.
Orain aipatutako puntu hauek lantzeko, ordea, honakoa hartu behar da kontutan:
  • Gazteen erlazioa jokoen bidez hobeto lantzen dela.
  • komunikazioa.
  • Kooperazioa.
  • elkarbanatutako emozioak.

Oinarrizkoa da gelakide batzuen artean harreman ona egotea, hau konpetentzi sozialaren garapenerako onuragarria delako eta honen bitartez ikasketarako egoera egoki eta motibagarri bat sortuko delako. Aipatutakoak umeengan zenbait eragin ditu:
  • Gelako ariketetan parte hartzea handitzen da.
  • Liskarrak gutxitzen dira.
  • Beraien arteko erlazioa hobetzen da.
  • Ikasketarako egoera hobeak sortzen dira.
Umeekin burutzen diren jolasak denbora pasa bat baino gehiago dira. Bertan burutzen diren ekintzei onura atera diezaiekegu eta taldearen bilakaerarako nahitaezko bihur ditzakegu, erabiltzen dituzten mekanismoak, heziketako etapa batzuetan gutxi baloratzen diren egoera emotibo eta balore batzuk estimulatzen baitituzte.
Jolas motak:
  • Aurkezpen jolasak: taldekideekin izango duten lehenengo kontaktua.
  • Gelakideak ezagutzeko jolasa: ezagutu ostean bakoitzari buruz zerbait gehiago jakiteko.
  • Baieztapen jolasa: umearen autokontzeptua hobetzen du eta umeari taldean barneratzen laguntzen dio. Mota honetako jolasen bitartez, gazteak, batzuetan, bere behar eta mugak baino ez ditu kontutan hartzen; besteetan, ordea, talde osoa hartzen du kontutan.
  • Kooperazio jolasa: pertsona bakoitzak nahi duena eta dakiena ematen du jolas honetan eta gelakide guztien parte hartzea beharrezkoa da.
  • konfiantza jolasa: haurrengan nahitasun korrespondentzi bat sortzen du.
  • komunikazio jolasa: norberarentzat eta taldearentzat trebetasunak garatzen dira jolas honen bitartez.
  • Arazoei irtenbideak bilatzeko jolasa: jolas honen bitartez, sormendun ebazpen konstruktiboak sortzen dira, kutsu sozio afektibo batekin.

2007/05/08

BULLYING-ARI BURUZKO ZENBAIT DATU.

Egindako hainbat ikerketen emaitzen arabera Bullying-a 6 eta 17 urte bitarteko gazteen artean ematen da. Baina 11 eta 15 urteen artean dago arrisku handiena, adin honetan aldaketa asko gertatzen baitira (eskolatik institutura pasatzea esaterako).
IKERKETETAN JASOTAKO EMAITZAK (Espainia mailan egindako ikerketa)


  • Espainiako ikasleetatik %6-a Bullying-eko biktima izan da.

  • %90-a beldurtarazpenen ikusle izan da.

  • %30-ak beldurtarazpen ekintzetan parte hartu du (biktima edo erasotzaila bezala).

  • D.B.H-ko ikasleetatik %25-30-ek biktima izan direla diote.

  • %5.6-a beldurtarazpen sistematiko baten biktima edo erasotzaile izan da.

  • %34.6-ak ez liokeela irakasleari aholkurik inolaz ere eskatuko dio.

  • Tratu txarrak sufritzen dituzten 3 gaztetik 1-ek zalantzen ditu.

  • Psikologoek dituzten bezeroen %40-a bullying-aren biktima izan da gaztetan.
EUSKAL HERRIAN BURUTUTAKO IKERKETEN LABURPENA:


  • Bullying indizea %3,7koa da.

  • Ikaslego-biktimaren %11k ez dio inori ezer esaten.

  • Tratu txarren ehunekoak gehiago dira lekuko gisa egile gisa baino.

  • Egile nagusiak "mutil batzuk" dira gehienetan gela berekoak.

  • Gehien erreakzionatzen dutenak lagunak eta familia dira.

  • Gelan gertatzen da batez ere.

  • Biktimak mutilak dira kasu gehiagotan neskak baino.

  • D.B.H 1 eta 2-ko ikaslegoa da gehien jasaten duena errepikatzaileekin batera.

  • Gutxiago gertazten da udalerri txikietan.
Datu hauek adierazten dutenez, Bullying-eko biktima izatea oso arriskutsua da, hainbati bizitza izorratzen baitio, eta trauma hori ahaztea ezinezkoa egiten baitzaie kasu gehienetan, gainera kopuru nahiko altua da. Horregatik jarri behar dugu arreta ikasleen arteko erlazioetan arazo hau arin begiztatzeko eta ahalik eta arinen arazo honi aurre egiteko.
EZAUGARRIAK:


  • Biktima babesgabe bat dago beti.

  • Indar desberdintasunaren presentzia egon behar da (ahulena eta indartsuena).

  • Erasoak etengabeak dira.

  • Tratu txar hauek biktimari bera dela eraso guztiak jasan behar dituena pentsarazten die.

  • Beldurtarazpena pertsona bakar bati egiten zaio, ez talde guztiari.

  • erasotzaileak bat edo gehiago izan daitezke.

NOIZ HASI ZIREN BULLYING KASUAK AZTERTZEN?

Dan Olwes izan zen lehenengo biolentzi kasuak aztertu zituen psikologoa 1973 an. Bere herrian, Norbegian egin zituen ikerketak. Ez zen, ordea, ikerketa hauetan buru belarri sartu 1982-an hiru gazte Bullying-a sufritzen zutelako suizidatu ziren arte. Urte berean Europa Iparraldean ere arazo honekin zerikusia duten kasuak aztertzen hasi ziren eta baita Ingalaterran ere, non, orain dela urte dexente Erresuma Batuak sortutako "bully coufls" edo eskola epaitegiak dauden. Erresuma Batuan 1989-tik Bullying kasuei buruzko aholkularitza sail bat dago.
Espainian ez zen gertakari honi buruzko ikerketa ofizialik egin 1999. urtera arte.
Prebentzio programak Europako lurralde askotan aurkitzek dira; Estatu Batuetan edo Espainian esaterako, Espainian programa hauetan aintzindaria Sevilla da.
Lurralde desberdinetako (Estatu Batuak, Noruega,...) iritzi publikoaren bitartez eta lurralde bakoitzeko hezkuntza administrazioen jarreraren ondorioz, Bulling-a ekiditeko eta gurasoak ikasleak eta jendea arazo honi buruz informatzeko hainbat kanpaina burutu zituzten herrialde desberdinetan.
Ikusten denez Bullying-a ez da gaur eguneko gertakari bet gure eskoletan denboratxoa daraman gaia da eta ekidin beharrekoa.